LAN TALDEA

Kokaleku apartaz gain, Sastarrain baserri eskola eta aterpetxeak ekipamendu pedagogiko osatua jartzen du zure zerbitzura. Hainbat begiralek eta espezialistak zuzendutako lan-taldea da gurea, eta harrituta utziko zaituzten pedagogia, kirol zein aisia eta natura uztartzen dituzten jarduera ugariz osatutako egitaraua eskaintzea ahalbidetzen digu honek.

 

Jarduera horiek garatu ahal izateko, gure lan-taldeak prestakuntza espezifikoa jaso du. Langile horietako batzuk, hezkuntzaren arlokoak dira, beste batzuk, aldiz, kirol jardueretan (hipika, kirola eta abentura) lanean dihardutenak dira.

 

Hortaz, diziplina anitzeko lan-taldea da gurea, Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan aritzeko gaitasuna duena. Horrez gain, Sastarrainen eskaintzen diren hainbat jarduera ingelesez ere egin daitezkeenez, profesional adituak eta natiboak ditugu gure artean.