OSATU ZURE PROGRAMA

Sastarrain aterpetxeko egonaldia ideala izan dadin zuretzat, zer ezaugarri bete beharko lituzke? Gure jarduera-eskaintza zabala izanik, erraz osatuko duzu zure interesetara egokitutako programa.

 

Jarduerak nahierara konbina ditzakezu, eta egonaldi mota ere aukera dezakezu: ostatua soilik, ostatua eta gosaria, mantenu erdia edo mantenu osoa.

 

Hemen dituzu egonaldiak egiteko hainbat aukera, eta baita horien prezioak ere. Dena den, argibiderik beharko bazenu, gurekin harremanetan jar zintezke: e-postaz sastarrain@satarrain.com edo telefonoz 943 14 81 15.