OSATU ZURE PROGRAMA

Sastarraingo egonaldia ideala izan dadin zuretzat, zer ezaugarri bete beharko lituzke? Gure jarduera-eskaintza zabala izanik, erraz osatuko duzu zure interesetara egokitutako programa.

 

Nahi izanez gero, guk proposatutako arlo bat aukera dezakezu: natura eta ekologia, baserria edota Historiaurrea. Baina zure egitarau propioa ere osa dezakezu, arlo ezberdinetako jarduerak eta tailerrak konbinatuz. Zure interesen edo beharren araberako hautaketa egin dezakezu; zure esku dago zenbat jardueratan parte hartu nahi duzun erabakitzea, eta baita egonaldiaren iraupena ere (egun bakar batekoa ere izan liteke).

 

Ikastetxe bakoitzak erabakitzen duenaren arabera, baserri eskola gisa eskaintzen ditugun jarduera guztiei, eta baita ingurune-hezkuntzarekin lotutakoei ere, beste aisia-jarduera batzuk gehitzeko aukera dago (abentura dibertigarriak edota pottoka gainean kirol apur bat egiteko aukera, esaterako) eta, nola ez, ikasleek gaua baserri eskolan igarotzen badute, talde-dinamizazioaz eta gaueko ekitaldiez arduratzen gara.

 

Ondorengo esteka honetan topatuko dituzu eskaintzen ditugun jarduera guztiak, egonaldi motak eta prezioak.