NOLA IRITSI

Zestoa Donostiatik 40 km-ra dago eta Bilbotik eta Gasteiztik 80 km-ra. Baiona, Ipar Euskal Herriko hiriburua, 90 km-ra dago, eta Iruña, berriz, 105 km-ra.

 

Donostiatik edo Bilbotik trenez irits gaitezke (Euskotren), ondoren autobusa hartuz (Zumaian aldatuz), eta berdin Gasteiztik (Zumarragan aldatuz). Autobus-zerbitzu ugari dago Zumarraga-Zumaia, Azkoitia-Donostia eta Azkoitia-Zarautz bitartean. Guztiek dute geltokia Zestoan.

 

Errepidez, oso erosoa da Zestoarako bidea, Donostiatik edo Bilbotik A-8 autobideko irteeratik (Zumaia-Zestoa) 4 km-ra baitago. Autobide bera Gasteiztik datorren AP-1-arekin elkartzen da. N-634 errepidea Zestoatik 5 km-ra dago, GI-631-en bidez.

 

Sastarrain baserri eskola eta aterpetxea Zestoatik 1,7 km-ra dago. Ibilgailuentzako errepide egokia den arren, oinez egiteko aproposa da paseo eder eta eroso hau. Bidea Zestoako erdigunean hartzen da eta Lili jauregira eta Ekainberrira garamatzan bide bera da. Ekainberri pasa eta aurrera jarraituz, 300 m-ra topatuko dugu Sastarrain.