KIROLA ETA POTTOKAK

Pottoka izenez ezagutzen da euskal zaldia. Tamaina txikikoa da, eta bereziki aproposa, beraz, ekitazioan hasiberriak diren haurrentzat eta zaldizko gazteentzat. Sastarrainen, gure zalditegian, pottokak ez ezik, poneyak, behorrak eta zaldiak ere baditugu.

 

Zalditegietan, pottokak nola zaindu behar diren ikasiko dugu, eta baita animalia hauen ezaugarriak eta premiak zeintzuk diren ere (eta azkenerako, euren izenak ere bai, gure lagun bilakatuko baitira).

 

Kanpoaldeko zaldi-heztegietan (bi heztegi ditugu guztira, eta horietako bat harmailaz hornitua dago eta neurri handi samarrekoa da), pottoka gainean ibiltzeko aukera dago, zaldiei eusteko uhalak erabiliz, edota ekitazio-diziplina ezberdinetan hasteko aukera. Gure inguruan ditugun mendi eta zelaietan zehar, paseo laburrak eta eginerrazak burutzen ditugu.

 

Abentura gehiagoren bila dabiltzanentzat, espeleologia, piraguismoa, eskalada... egiteko aukera eskaintzen dugu, kirol-jarduera horietan adituak diren begiraleekin eta zailtasun maila ezberdinetara egokituz.