KIROLA ETA ABENTURA

Sastarrain, Izarraitz eta Ernio kareharrizko mendiguneen elkargunean dago kokatuta, kostaldetik 7 km-ra. Kokapen ezin hobea du, beraz, naturaren erdian, kirol aktiboa praktikatzeko.

 

Sastarrainen, begirale espezializatuak ditugu, eta mendi-ibilaldiak, eskalada, piraguismoa, BTTa eta espeleologia esperientziak eskaintzen dizkizugu; gure ingurunea -ederra eta balio natural handikoa- modu aktiboan ezagutzeko aukera duzu, beraz.

 

Gure kirol-jarduerak aipatzerakoan, pottokak azpimarratu ohi ditugu. Bertako zaldi arraza da pottoka, garaiera txikikoa, ekitazioan hasiberriak direnentzat aproposa, beraz, eta baita paseo laburrak emateko ere. Horrez gain, hainbat ibilbide proposatzen ditugu, pottoka gainean inguruko txokoak ezagutzera abiatzeko. Pottokak ez ezik, poneyak, behorrak eta zaldiak ere baditugu.