euskera | castellano | english

INGURUNEA

Sastarrain baserri eskola eta aterpetxea, izen bereko bailara txiki eta atseginaren erdigunean dago kokatuta, Zestoan, Gipuzkoan, herrigunetik 1,7 km-ra. Bailara txiki honetan, zelai multzoak eta zuhaiztiak ugariak diren honetan -euskal atlantiar paisaiaren erakusgarri-, Ekaingo koba eta Ekainberri museo-gunea daude.

Esan liteke, antzinako Historiaurrean, eta baita ondorengo aroetan ere, gizakia bailara honetan bizi izan zela, garaian garaiko eraldaketetara egokituz. Ez da harritzekoa, beraz, hemendik hurbil, beste museo-gune bat topatzea: Lili Erdi Aroko jauregia.

 

Historiaren arrasto hau, eta nekazaritzara zein abeltzaintzara bideratutako bailararen ustiapen tradizionala, Sastarrainen bereizgarriak dira, nolabait, eta bereizgarri horiek, hain zuzen ere, euskal landa-eremua eta gure arbasoen lehen urratsak ezagutzeko toki aproposa bilakatzen dute.

 

Zestoako herriak (3.400 biztanle), Urola bailarari (Azpeitia, Loiola, Azkoitia), Gipuzkoako itsasalderantz (Zumaia, Deba, Getaria, Zarautz) ateak irekitzen dizkiola esan liteke, kostaldetik 7 km-ra baitago.