ENGLISH EXPERIENCE
Sastarrainen, zure ingeles maila hobetu dezakezu, baserri eskolak, hainbat jarduera hizkuntza horretan -eta profesional natiboen konpainian- egiteko aukera ematen baitizu.
Zure beharren arabera, hainbat formula eskaintzen dizkizugu:
- Ikasle taldeei begira, baserri eskola gisa antolatzen ditugun egitarauko zenbait jarduera ingelesez izateko aukera eskaintzen zaie, edota egonaldi osoan zehar jarduerak ingelesez garatzea.
- Udalekuen formula ere eskaintzen dugu, uztailean zein abuztuan; txanda ezberdinak daude eta adin ezberdinetako haurrei zein nagusiei zuzendutako udalekuak izaten dira. Horietan, jarduera guztiak ingelesez lantzen dira.
- Bisitari orori, izan baserri eskolako erabiltzailea zein aterpetxekoa, hipika-jarduerak (pottokekin) ingelesez egiteko aukera eskaintzen zaio; horretarako, ingeles irakasle natiboak ditugu.