SASTARRAIN BASERRI ESKOLA

Sastarrain baserri eskola eta aterpetxea 1989an sortutako proiektu bat da. Zeu ere, une honetan gure irakurle zaren hori, urte hauetan guztietan eskaini izan dugun aisia eta natura-heziketa esperientzian parte hartu duen milaka ikasletako bat izango zara, agian. Edo gure aterpetxe zerbitzua ezagutuko duzu, akaso, eta gure inguruneaz modu aktiboan gozatzeko aukera izango zenuen, hortaz.

 

Edo beharbada Sastarrain ez zaizu ezaguna egiten, baina baserri eskola programetarako berme pedagogikoak ziurtatzen dituen toki berezi baten bila zabiltza; edo ekipamendua eta gazte zein taldeentzako jarduera-eskaintza zabala uztartzen dituen leku bat aurkitu nahi duzu.

 

Batzuentzako zein besteentzako aukera egokia da Sastarrain, pertsona horiei guztiei bere ateak irekitzen baitizkie, toki berezi bezain ahaztezin bat eskaintzeko asmoz.