euskera | castellano | english

ATERPETXEA

Sastarrainek, talde, elkarte, familia zein norbanakoentzako aterpetxe zerbitzua eskaintzen du. Bere kokapenak, instalazioek eta jarduera-eskaintzak, toki benetan atsegina bilakatzen dute Sastarrain.

Eraikinak hiru gela zabal eta argitsu ditu. Gela horiek, lotarako ohatzeak dituzte; hori dela eta, 94 pertsona har ditzakegu ostatuan. Jangela zabalean, zure beharretara egokitutako menua aurkituko duzu.

 

Eraikinaren inguruan, ukuiluak eta zaldi-heztegiak, nekazaritza-lurrak eta baratzeak ditugu, eta horietan, noski, etxeko abereak ere aurkituko dituzu. Eskola baserritik ez oso urrun, zure kasa bisita ditzakezun beste hamaika txoko ere badira. Proposatzen ditugun jarduerak, sarri, txoko ikusgarri horiek ezagutzeko aitzakia polita izaten dira.

 

Bestalde, Sastarrain, naturan txertatutako ekipamendua eskaintzen duenez, zure jarduera edota jardunaldi propioa(k) antolatu ahal izateko bilgune aproposa izan daiteke. Erabilera anitzeko gela zabalak ditugu, eta zure zerbitzura jar ditzakegun ikasgelak ere bai.